Pallava Bagla (Getty Images)

‘Esnatzearen erlikiak’, ikusgai

‘Argia eta Lotoa: Esnatzearen erlikiak’. Hori du izenburu Budaren inguruan New Delhin ikusgai dagoen erakusketa batek. Estatua eta erlikia bikainak daude, 2.800 urteko hezur eta bitxiak, besteak beste. Piprahwan, Indiako iparraldean, aurkitu zituzten duela 127 urte. Budistentzat erlikia sakratuak direnez, Indiak dirutza ordaindu du eskuratu ahal izateko.