2026 URR. 02 - 00:00h Neguko arrantza Chagan lakuan China Photos (Getty Images) Arrantzale bat izotza zulatzen Chagan lakuan, Songyuanen, Txinako ipar-ekialdeko Jilin probintzian. Chaganek, Txinako ur gezako aintzira handienetakoak, 2.000 urteko neguko arrantza tradizioa du. Denboraldia abenduaren erdialdean hasi eta urtarrilean amaitzen da. Arrantzaleek milioi bat kilo arrain baino gehiago harrapatzen dituzte egun horietan. Jarduna ikusgarri egiten zaie turistei; horregatik denboraldiak iraun bitartean milaka bisitari hartzen ditu lakuak.