2026 IRA. 04 - 00:00h Beroari aurre egiten Saint-Martin kanalean Annice Lyn (Getty Images) Irudian agertzen denak egin duen bezalaxe, ehunka lagunek aprobetxatu dituzte Parisko Saint-Martin kanaleko urak, udako bero itogarriari aurre egiteko. Muturreko tenperaturen ondorio larriak ikusita, Parisko alkateak erabaki zuen kanalean bainatzeko baimenaren hasiera-data aurreratzea, «klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta hiria egokitzeko modu berri bat» dela esanez.