Jaialdiko egunik garrantzitsuena hamalaugarrena izaten da, Bromo sumendiko kraterrera igotzen direnean. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Batzuk leku estrategikoetan kokatzen dira, besteek botatakoa berreskuratzeko. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Hurrengo uztak ere oparoak izan daitezela eskatzen diete jainkoei. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Arkumeak eramaten dituzte eskaintza modura. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Denetarik botatzen dute: loreak, ahuntzak, oiloak, tabakoa, dirua, arroza, frutak, barazkiak... (Robertus Pudyanto | Getty Images) Batzuek astoak erabiltzen dituzte mendira igotzeko. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Tengger tribukoek belaunaldiz belaunaldi eutsitako tradizioa da. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Helduak eta animatzen dira. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Haurrak ere igotzen dira, helduen bizkarrean normalean. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Bidean, atsedenaldia. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Izandako uzta onarengatik esker ona adierazi nahi diete jainkoei. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Poliki-poliki igotzen dira, sekulako ilarak sortuz bidean. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Musika ere ez da falta ibilbidean. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Ikuskizunak milaka bisitari erakartzen ditu urtero. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Ilunabarrean. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Batzuk oso kargatuta igotzen dira. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Java hegoaldeko Probolinggo herriko Bromo sumendiko kraterrera igotzen dira. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Bidean eskaintzak ere saltzen dituzte. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Ibilbideko zati ezaguna. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Saltzaile bat bidean. (Robertus Pudyanto | Getty Images) 2026 EKA. 03 - 09:57h Yadnya Kasada, jainkoei eskerrak emanez Urtero, uda ate joka dagoenean, Javako Tengger tribuko kideek Yadnya Kasada jaialdia ospatzen dute. Ospakizunak hilabetez luzatzen dira, baina egunik garrantzitsuena hamalaugarrena izaten da, Bromo sumendiko kraterrera igotzen direnean. Urtero ospatzen da jaialdia uda ate joka dagoenean. (Robertus Pudyanto | Getty Images) Bidaiari Yadnya Kasada jaialdiaren hamalaugarren egunean, Java hegoaldeko Probolinggo herriko Bromo sumendiko kraterrera igo dira aurten ere. Batzuk, bakarrik; beste batzuk, berriz, taldean. Asko familiarekin, haurrak eramateko astoak erabiliz. Denak poliki-poliki, sekulako ilarak sortuz bidean. Helburua da tontorrera iristea eta bertatik zulora botatzea bizkarrean zintzilik eta poltsetan igo dituzten eskaintzak: loreak, ahuntzak, oiloak, tabakoa, dirua, arroza, frutak, barazkiak... Batzuek sare eta zapiak dituzte. Normalean, ausartenak dira, kraterraren izkinara ahalik eta gehien hurbiltzen direnak. Badakite besteek jaurtikitako eskaintza denak ez direla zuloko hondoraino iristen eta horregatik kokatzen dira leku estrategikoetan, besteek botatakoa berreskuratzeko. Uztak oparoak izan daitezen Tengger tribukoek belaunaldiz belaunaldi eutsitako tradizioa da Yadnya Kasada. Batetik, izandako uztagatik esker ona adierazi nahi diete jainkoei, eta, bestetik, hurrengo uztak ere oparoak izan daitezela eskatzen diete. Dena dela, tradizioarekin batera, jaialdiaren inguruko legenda zaharrak ere bizirik dirau. Honako hau kontatzen diete bertakoek urtero ikuskizunaz gozatzera hurbiltzen diren milaka bisitariri: Majapahit erreinuko Roro Anteng printzesa eta bere senarra, Joko Seger, oso kezkatuta zeuden, ezkondu ondoren ezin izan zutelako seme-alabarik izan, eta jainkoei laguntza eskatu zieten egoera aldatu zezan. Dirudienez, otoitzak entzun eta jainkoek 25 seme-alaba agindu zizkiete, baina baldintza zehatz batekin: derrigorrez, txikiena sakrifikatu egin behar zuten, Bromo mendira jaurtiz. Kondairak dioenez, ez zuten haurra zulotik botatzeko beharrik izan, seme batek salto egin zuelako sumendira bere borondatez, Tengger herriaren oparotasuna bermatzeko. Harrezkero, ehunka tengger biltzen dira sumendiaren inguruko lur garaietan eskaintzak egitera.