2026 MAI. 01 - 00:00h Estatuarik altuenetakoa Cheng Xin (Getty Images) 108 metro ditu. Munduko estatuarik altuenetakoa da, eta, era berean, Txinako Hainan probintziako bisitatuenetakoa. Egunero milaka bisitari joaten dira Avalokiteshvara budista irudikatzen duen estatuaren aurrean otoitz egitera, zutik edo belaunikatuta, intsentsu usainez inguratuta. Izan ere, ‘Nanshan’ estatua erreferentziazko helmuga bihurtu da budisten artean.