
‘Marilyn Monroe: Erretratu bat’ erakusketa dago ikusgai Londresko National Portrait Galleryn, artistaren jaiotzaren mendeurrenean. Hollywoodeko ikonoaren “eraikuntza bisuala” islatzen du, zenbait belaunalditako artista eta argazkilariengan izan duen eragina aztertuz.
Aukeratutako piezen artean Andy Warhol, Pauline Boty, Richard Avedon eta Allan Granteren lanak daude. Azken honek 1962ko abuztuan, Monroe hil aurreko egunean, ‘Life’ aldizkarirako hartutako argazki argitaragabeak daude.

