
“2026ko Gastronomiaren Europako Eskualde” izendatu zuten Gozo (Malta). Hala, hamaika ekitaldi eta jaialdiz osatutako egitarau zabal eta askotarikoa prestatu zuten urte hasieran, hiru ardatz nagusi dituena: bisitariaren esperientzia, sukaldaritza-hezkuntza eta uharte-nortasuna.
Prestatutako ekitaldiek bisitariak elikagaien iturriarekin zuzenean konektatzea dute helburu: Udazkeneko Uztaren Jaialdia, mahats, tomate eta oliben denboraldiaren ospakizuna, Arrantzale Eguna... Azken hau zenbait arrantza portutan egiten da, Marsalforn eta Xlendin, esaterako, eta teknika jasangarriak zuzenean ikusteko aukera paregabea eskaintzen die bisitariei, baita itsasertzean arrain freskoekin egindako barbakoaz gozatzekoa ere.
Gainera, opera, ardoak, dokumentalak, filmak, tailerrak eta hitzaldiak uztartzen dituzten hitzordu gastronomikoak nonahi topatuko dituzte Malta uhartera hurbiltzen direnek.
Noski, gastronomiaz ez ezik, irlako txoko ikusgarriez ere gozatu ahalko dute; irudian agertzen den Zulo Urdin ikusgarriaz, adibidez.

