(Getty Images)

Graçako funikularra, berriz martxan

Lisboako Graçako funikularra berriz funtzionatzen hasi da. 2025eko irailean Gloriakoa errailetik atera ondoren, Portugalgo hiriburuan eten egin ziren mota honetako garraiobideak.

Lisboako «igogailuek» (Bica eta Lavra) eta Graçako funikularrak irailean eten zuten zerbitzua, ikuskapen teknikoak egiteko, 16 hildako eragin zituen istripuaren ondoren.

Graçakoa da berriz funtzionatzen hasi den lehena. Berriena da, 2024ko martxoan inauguratu baitzen Mouraria auzoa Graçako elizarekin lotzeko, hiriburuko begiratoki erabilienetakoaren ondoan.

Ezbeharra kable bat hausteagatik gertatu zen; ez zuen pertsonen garraiorako araudia betetzen.