
Ekainaren 4tik 14ra Arabako Pintxoaren Astea egingo da, SEA Ostalaritzak eta Miniature Cooking Experience egitasmoak antolatuta. Txapelketaren finalerdia maiatzaren bukaeran izan zen Mendizorrotzako Ostalaritza Eskolan, eta final handia, berriz, ekainaren 17an izango da, Peña Vitorianan. Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin antolatutako 2026ko Arabako Pintxo Txapelketako 12 establezimendu finalistek beren sorkuntzak eskainiko dituzte.
«Arabako Pintxoaren Astea aukera paregabea da gure gastronomiako profesionalen eskutik miniaturazko sukaldaritzako produktu goxo hauek dastatzeko. Gasteiztarrei eta aste hauetan bisitan datozenei zuzendutako ekitaldia da», adierazi du Udaletxeak.
Bestalde, Diputazioaren ordezkariaren esanetan, «ekimenak helmuga gastronomiko gisa indartzen gaitu eta gure ostalaritza sektorean jarduera sortzen du». Gainera, 12 pintxo finalisten kalitatea eta barietatea nabarmendu ditu: «Mokadu oso desberdinez gozatu ahal izango dugu, baina denek dute ezaugarri komuna: kalitatezko lehengaiak dituzte, eta maitasun handiarekin eginda daude».
Xehetasunak
Antolatzaileek 2026ko Arabako Pintxoaren Astearen xehetasunak eman dituzte ezagutzera. Beren proposamenak publikoari eskainiko dizkioten ostalaritza lokalak honako hauek dira: Asador Sagartoki erretegia (‘San Pru’ pintxoarekin), Café ÉJazz (‘Bocado de Sirena’), Cómeme (‘Piparratun’) eta Dolar Coreses (‘Volcán del Norte’)
Gainera, ekitaldi gastronomiko honekin gozatzen jarraitu nahi dutenek honako pintxo hauek ere aukeran izango dituzte: Manolenta Restaurante jatetxeko ‘Oido Co-china’, Restaurante Antojo jatetxeko ‘Komarka’, Restaurante Mexicano y mucho más jatetxearen ‘Mar y médula’ eta Restaurante El Tabanko jatetxearen ‘La reina negra de Álava y sus vasallos’. Menua osatzeko, Restaurante Muskari jatetxeak ‘Lambarda’ eta Restaurante RG jatetxeak ‘Un guisito redondo‘ eskainiko dituzte.
Pintxo guztien prezioa 3,5 eurokoa izango da. Publikoak gustukoen duenaren aldeko botoa eman ahal izango du, eta boto gehien jasotzen dituenak Sari Herrikoia jasoko du. Epaimahai profesionalak aukeratutako proposamen irabazleak, aldiz, Espainiako Pintxoen Txapelketan lehiatuko du.
