Leonello Bertolucci (Getty Images)

‘Labirintoa’, Gizateriaren tenplua, lurpean

‘Labirintoa’ da. Damanhur komunitateak Italiako Baldissero Canavesen eraikitako ‘Humanitatearen tenpluen’ barnean dago, Italian.

1975ean sortu zen aipatu komunitatea Piamonten, Turingo iparraldean, zehazki Valchiusellan. Eta, hiru urte geroago, bertako kideak lurpean tunel sare bat egiten hasi ziren, isilik eta ezkutuan. Tenplu bat sortu zuten hala.

‘Gizateriaren tenplua’ izenez ezagun den hau 1992an aurkitu zuten eta 2001ean Errekorren Guinness Liburuan munduko lurpeko tenplu handiena dela erregistratu zuten.