Ane Iparragirre (Horacio Villalobos | Getty Images)
gara-2026-09-23-Reportaje
Urtebeteko kontserbazio- eta zaharberritze-prozesu luzearen ondoren, irudi are erakargarriago eta ikusgarriagoa du dorreak, kanpotik zein barrutik. (Horacio Villalobos | Getty Images)

Belémgo dorrea, arquitektura, historia eta elegantzia

Uda honetan Lisboara bidaiatu eta Belémgo dorrera hurbildu direnek eraikin guztiz berritua aurkitu dute. Urtebete iraun duen kontserbazio- eta zaharberritze-prozesu luzearen ondoren, berriz zabaldu ditu ateak, irudi are erakargarriago eta ikusgarriagoarekin, kanpotik zein barrutik.

Portugalgo kultura-ondarearen ikono ezagunenetakoa izateagatik Lisboara egindako edozein bisitatan betidanik derrigorrezko geldialdia izan den arren, azken hilabeteetan are bidaiari gehiago erakartzen dituen agertoki paregabe bihurtu da Belémgo dorrea, batez ere ilunabarrean.

Zirrikitu batzuetatik panoramika bitxiak lor ditzake bisitariak. (Horacio Villalobos | Getty Images)

Belemgo Dorrea ezaguna da Manueldar estilo arkitektoniko deigarriagatik. (Horacio Villalobos | Getty Images)

Portugalgo kultura-ondarearen ikono ezagunenetakoa da. (Horacio Villalobos | Getty Images)

Dorrearen sarrerako zubi altxagarriak –marinelen eta nabigatzaileen istorioak asmatu eta irudikatzera gonbidatzen duenak– eta azken eguzki-izpiek ur azalean eragindako isla dardarti eta distiratsuek atmosfera magiko eta enigmatikoa sortzen dute, giro benetan aproposa gorputza eta adimena erlaxatzen uzteko.

Eta baliteke une lasai eta isil horretan eraikin enblematikoaren historia ere urgaineratzea bat-batean, ezkutuan hurbildu den pirata baten antzera; izan ere, Lisboako itsas sarrera babesteko gotorleku gisa sortu zen dorrea. 1514. eta 1520. urteen artean eraiki zen, Belém auzoko beste monumentu handiaren ondoan: Jeronimoen Monasterioa. Portugalgo Manuel I.aren erregealdian izan zen. Harkaitzezko muino baten gainean eraiki zuten, Belémgo hondartza zaharraren parean, Tajo ibaiaren ertzean. Helburua zen leku estrategiko horretan ainguratutako kanoi-zulo zahar bat ordezkatzea.

Neurri berri batek eguneko bisitak 900 lagunera mugatzen ditu. (Horacio Villalobos | Getty Images)

Piraten istorioak dorrearen historiaren parte dira. (Horacio Villalobos | Getty Images)

Gotorlekua harkaitzezko muino baten gainean eraiki zen, Belemgo hondartza zaharraren parean, Tajoren ertzean. (Horacio Villalobos | Getty Images)

Zaharberritu ondoren, dorrearen higadura eta narriadura saihesten lagunduko duten hainbat neurri hartu dituzte arduradunek. (Horacio Villalobos | Getty Images)

Unescok Gizateriaren Ondare izendatua 1983an, Belémgo dorrea ezaguna da manueldar estilo arkitektoniko deigarriagatik, itsas sinboloekin apaindua, hala nola soka bihurrituak, esfera armilarrak eta Kristoren Ordena Militarreko gurutzeak.

Urtebeteko kontserbazio- eta zaharberritze-prozesu luzearen ondoren, irudi are erakargarriago eta ikusgarriagoa du dorreak, kanpotik zein barrutik. (Horacio Villalobos | Getty Images)
1514 eta 1520 urte artean eraiki zen, Belém auzoko beste monumentu handiaren ondoan: Jeronimoen Monasterioa. (Horacio Villalobos | Getty Images)
1983an Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen dorrea. (Horacio Villalobos | Getty Images)
Azken hilabeteetan ohi baino bidaiari gehiago erakarri ditu dorreak. (Horacio Villalobos | Getty Images)
Lisboako itsas sarrera babesteko gotorleku gisa sortu zen dorrea. (Horacio Villalobos | Getty Images)
900 BISITARI EGUNEAN

Zaharberritze-prozesua arrakastaz amaitu ondoren, dorrearen higadura eta narriadura saihesten lagunduko duten hainbat neurri hartu dituzte arduradunek; adibidez, edukiera-muga berriak ezarri dira sarrerak saltzeko sistema baten bidez, eguneko bisitak 900 lagunera mugatzen dituena eta ordu-tarteen arabera banatzen dituena.

«Argi dago dorrean hainbeste jende biltzea, aldi berean eta denboran zehar, monumentuaren higadura eragiten ari dela». Margarida Donas Belémgo dorreko zuzendariaren hitzak dira.