
Surabayan (Indonesia) urtero egiten den Guakamaioen Hegaldi Libreko Txapelketa Nazionaleko azken edizioko parte-hartzaile bat. Zenbait guakamaio espezie mehatxupean daude beren habitata galtzen ari direlako, batez ere deforestazioagatik eta merkataritzara bideratutako maskoten legez kanpoko harrapaketagatik.
Eztarri urdineko guakamaioa, guakamaio berde handia eta kopeta gorrikoa desagertzeko zorian daude gaur egun. Spix guakamaioa, berriz, desagertutzat eman dute ofizialki, nahiz eta zenbait hegazti berreskuratzea lortu den ahalegin handiak eginda.
Bestalde, guakamaio militarra kaltebera gisa sailkatu dute adituek, eta guakamaio gorriaren egoera, berriz, oraingoz ez omen da hain kezkagarria, nahiz eta iparraldeko azpiespeziea desagertzeko arriskuan dagoen.
Surabayaneko topaketak baliagarriak izaten dira guakamaioen egoera eguneratua ezagutarazteko.

