Eli Txapartegi (Argazkiak: Thierry Monasse | Getty Images)

Kanpaien aretoa, Belgikako dorre gotikorik bisitatuenean

Garaiera 97’3 metrokoa du. Lehen 160 eskailera mailak igotzen dituena poleen gelara iritsiko da eta beste berrehun igotzera animatzen dena, berriz, kanpaien areto ikusgarrira. Belgikako dorre gotikorik bisitatuenean gaude, San Rumoldo katedraleko dorrean, Malinasen.

Rumoldus, Salvator, Libertus, Magdalena, Karel eta Sint-Jean-Berchmans. San Rumoldo katedraleko Malinaseko dorrean dauden sei kanpai handien izenak dira. Kanpaien Areto ikusgarrian daude. (Thierry Monasse | Getty Images)
Rumoldus, Salvator, Libertus, Magdalena, Karel eta Sint-Jean-Berchmans. San Rumoldo katedraleko Malinaseko dorrean dauden sei kanpai handien izenak dira. Kanpaien Areto ikusgarrian daude. (Thierry Monasse | Getty Images)

Salvator, Rumoldus, Libertus, Magdalena, Karel eta Sint-Jean-Berchmans. Malinaseko San Rumoldo katedraleko dorrean dauden sei kanpai handien izenak dira. Kanpaien areto ikusgarrian daude, dorreko eskaileren 318 maila igota bisita daitekeena.

Dorrearen lehen harria 1452ko maiatzaren 22an ezarri bazen ere, handik berrogei urtera jarri ziren lehen kanpaiak, zehazki, 1492an. Andries, Anthonis I, Anthonis II eta Rombout Keldermans arkitektoek –anaiak ziren– diseinatutako hasierako proiektuan 167 metroko dorrea omen zegoen aurreikusia, baina inork ez daki zehazki zerk geldiarazi zuen eraikina ehun metrora iritsi baino lehen.

Dorreko eskaileretako 318 maila igo ondoren bisita daitezke kanpaiak. (Thierry Monasse | Getty Images)

Dorrearen lehen harria 1452ko maiatzaren 22an ezarri bazen ere, handik berrogei urtera jarri ziren lehen kanpaiak, zehazki, 1492an. (Thierry Monasse | Getty Images)

Batzuek diote dirua amaitu zela; beste batzuek, berriz, dorrearen orratzeko harriak lapurtu zituztela; eta bada aldaketa kalkulu matematikoen akatsen ondorio izan zela dioenik ere. Egia esan, dorrearen zimenduak nekez iristen dira hiru metroko sakonerara, eta, beraz, nekez eutsiko liokete gaur egun dorreak duena baino pisu handiagoari.

Kanpaien aretoak dorrearen bi solairu hartzen ditu, eta bertan banatuta eta ordenatuta daude tonu baxuko (handienak) eta altuko (txikienak) sei kanpaiak.

Kanpaien Aretoan geldialdia egin ondoren, bisitariak Poleen gela bisita dezake. (Thierry Monasse | Getty Images)

Zalantzarik gabe, bisitariak gehien erakartzen dituzten kanpaiak handienak dira, brontzezkoak. Gainera, bakoitzak bere ezaugarri bereiziak ditu. Adibidez, Salvator, 1498an egina eta 2,32 metroko diametroa duena, pisutsuena da (ia 9.000 kilo). Rumoldus, berriz, katedraleko eta hiriko patroi santuaren izena daramana, zaharrena da –491n aipatu zen lehen aldiz– eta 4.235 kilo pisatzen du. Libertus, tonu baxukoen artean arinena –ez baita bi tonara iristen–, XV. mendean erabiltzen zen hiriko ateak zabaldu eta ixten zirela abisatzeko. Nolanahi ere, lanaldiaren hasieraz eta amaieraz ohartarazten zuen kanpaia Magdalena zen, bi tona pasatxokoa.

Bestalde, Karelek –6.000 kilokoa– orduak markatzen zituen eta, azkenik, Sint-Jean-Berchmans, 1947an egina eta 3.000 kilokoa, modernoena da. Azken hori, ‘Askapenaren kanpaia’, urtean hiru aldiz entzun daiteke, hiru egun berezitan: maiatzaren 8an, irailaren 4an eta azaroaren 11n.

Kanpaien Aretoak dorrearen bi solairu hartzen ditu, eta bertan banatuta eta ordenatuta daude tonu baxuko (handienak) eta altuko (txikienak) sei kanpaiak. Zalantzarik gabe, bisitariak gehien erakartzen dituzten kanpaiak handienak dira, brontzezkoak. (Thierry Monasse | Getty Images)

Ikusgai dauden zenbait kanpai. (Thierry Monasse | Getty Images)

538 eskailera-maila igo ondoren, goiko soilaruko begiratokira iritsiko da bisitaria. Esfortzuak saria izango du: Malinas hiriaren panoramika ikusgarria. Leku estrategiko hori bi mundu-gerretan zaintza-postu gisa erabili zuten, armada alemanak lehenengo eta, ondoren, belgikarrek. (Thierry Monasse | Getty Images)

Hasierako proiektuan 167 metroko dorrea agertzen omen zen, baina inork ez daki zehazki zerk geldiarazi zuen eraikina ehun metrora iritsi baino lehen. (Thierry Monasse | Getty Images)

Kanpaien aretoan geldialdia egin ondoren, bisitariak zenbait aukera ditu. Poleen gela bisita dezake; bertan, 5 metroko garabi birakari handi bat kontserbatzen da, 1930era arte eraikuntza materialak igotzeko erabili izan zena. Bestela, forjaketa gelan, XVI. mendean brontzea nola urtzen zuten irudika daiteke, baita nola isurtzen zen moldeetan kanpaiak egiteko ere. Bata ala bestea aukeratu, azken geldialdia, ezinbestez, goiko solairuko begiratokian egin behar da. Hara iristeko 538 eskailera maila igo behar diren arren, esfortzuak saria izango du: Malinas hiriaren panoramika ikusgarria.

Hain zuzen ere, leku estrategiko hori, gaur egun herrialdeko erakarpen turistiko bisitatuenetakoa, bi mundu gerretan zaintza postu gisa erabili zuten, Armada alemanak lehenengo eta, ondoren, belgikarrek.