
Londresko National Portrait Gallery museoak erakusketa berezi bat zabalduko du ekainean Marilyn Monroeren (1926-1962) inguruan, Hollywoodeko izarraren jaiotzaren mendeurrena aitzakiatzat hartuta.
Argazkilari eta artista garrantzitsu ugarik -besteak beste, Andy Warhol, Pauline Boty, James Gill, Rosalyn Drexler eta Audrey Flack- sortutako erretratuak izango dira ikusgai. ‘Marilyn Monroe: Erretratu bat’ izenburupean, erakusketa irailaren 6ra arte egongo da zabalik.
National Portrait Galleryren esanetan, bildumak aktoreak bere irudiaren garapenean izan zuen zeregina nabarmenduko du, baita argazkilari eta artistengan izandako eragina ere. 1926ko ekainaren 1ean jaioa, Monroe munduko pertsonarik fotografiatuenetako bat da, artista handiak liluratu eta inspiratu zituena.

