L. Bertolucci (Getty Images)

Tesalonika-Venizelou metro geltokia, lurpeko museo

Greziako Tesalonika-Venizelou metro geltokia munduko lehen lurpeko museo arkeologiko bihurtu da. Ia 20 urtez eraikitzen aritu ondoren, azkenean martxan dago, hamahiru geltokirekin. Eraiki bitartean gainditu behar izandako erronka itzelek egiten dute benetan bakan. Eraikitzaileek kontu handiz maniobratu behar izan zuten hiri azpiko ondare arkeologiko aberatsaren artean eta arkeologia-konplexutasunek behin eta berriz atzeratu zituzten aurreikusitako epeak. 300.000 pieza baino gehiago aurkitu ziren; Grezia iparraldeko indusketa handiena bihurtu du horrek. Gaur egun, altxor horietako asko Agias Sofias eta Venizelou geltokietan daude ikusgai; beraz, eguneroko joan-etorriak denboran zeharreko bidaia bilakatzen dira.

Metroaren zuzendari Georgios Zygogiannisen esanetan, «aztarnategi arkeologiko bakarra izango da lurpean eta metro-geltoki batean integratuta dagoena. Hiriaren orainaren eta etorkizunaren arteko elkarrizketa irekia da».