
Parisek eta Normandiak egitarau aberatsa prestatu dute Claude Monet artistaren heriotzaren mendeurrena ospatzeko: erakusketak, hitzaldiak, bisitak bizileku eta lantoki izan zituen lekuetara...
Mugimendu inpresionistaren aita izan zenaren Givernyko etxea eta lorategiak ospakizunen epizentro bihurtuko dira. Bertan bizi izan zen 1883tik hil arte.
Toki magiko hori, nenufarren urmael eta zubi japoniar ospetsuarekin, Normandiako bigarren helmuga turistiko bisitatuena da gaur egun.