Craig Stennett (Getty Images)

Olatu Gotikoaren Jaialdia, Leipzigen

Kultura gotikoaren zale bat mozorrotuta, Wave-Gotic-Treffen (Olatu Gotikoaren Jaialdia) topaketaren lehen egunean, Leipzigen, Alemanian. 1992az geroztik urtero egiten den ekitaldi hau Europako jaialdi gotiko garrantzitsuenetakoa da. Azpikultura gotikoak erakartzen ditu, eta 20.000 parte-hartzaile elkartu izan ditu asteburu batean.